Dossierra
Tarifen orria
COVID aurkako dekalogoa (konpainian ezarritako neurriekin)

URAREN SEKRETUAK
Ura, gure bizitzaren elementu garrantzitsuenetariko bat, jaiotzen garenetik erabiltzen dugu, baina, bere sekretu guztiak ezagutzen ditugu?
Ikasle eta irakasleek uraren zikloaren teoria, bere ezaugarriak eta eguneroko erabilpenak ezagutzen ditugu, baina, zergatik ez gaian sakondu? Zergatik ez gara gure zentzuen bidez bere magian eta bere ezaugarrien esperimentazioan murgiltzen? Ilusioarekin eta ikasteko gogoekin, dena da posible.
Ongi etorriak Cía Mago Hodei Magoa-ren lehenengo ikuskizun hezigarrira, non modu entretenigarriz ikasiko dugu; erakusten, dibertitzen eta gure planetako funtsezko elementua zein den gogorarazten duen magiaren bitartez.
Landuko dugu:
- Uraren zikloa eta bere egoera desberdinak.
- Ura zergatik ez den xahutu behar, modu justifikatu batez erakustea.
- Ura edatearen garrantzia.
- Gure bizitzan ura erabiltzen dugun egoera guztiei buruz kontzientziatu.
- Uraren errespetua animali eta landare askoren ekosistemaren parte bezala.
- Ibaiak eta itsasoak zergatik ez diren kontaminatu behar ulertarazi.
BIDEOA
