top of page

Proposamen hezigarria - Formatu txikia


SINOPSIA
Ura, gure bizitzaren elementu garrantzitsuenetariko bat, jaiotzen garenetik erabiltzen dugu, baina, bere sekretu guztiak ezagutzen ditugu?
Ikasle eta irakasleek uraren zikloaren teoria, bere ezaugarriak eta eguneroko erabilpenak ezagutzen ditugu, baina, zergatik ez gaian sakondu? Zergatik ez gara gure zentzuen bidez bere magian eta bere ezaugarrien esperimentazioan murgiltzen? Ilusioarekin eta ikasteko gogoekin, dena da posible.
Ongi etorriak Cía Mago Hodei Magoa-ren 100 eskola baino gehiago bisitatu dituen ikuskizun hezigarrira, non modu entretenigarriz, erakusten, dibertitzen eta gure planetako funtsezko elementua zein den gogorarazten duen magiaren bitartez, ikasiko dugu.
IKUSKIZUNEAN ZER LANTZEN DA?
- Uraren zikloa eta bere egoera desberdinak.
- Ura zergatik ez den xahutu behar, modu justifikatu batez, erakustea.
- Ura edatearen garrantzia.
- Gure bizitzan ura erabiltzen dugun egoera guztiei buruz kontzientziatu.
- Uraren errespetua animali eta landare askoren ekosistemaren parte bezala.
- Ibaiak eta itsasoak zergatik ez diren kontaminatu behar ulertarazi.
Estreinaldia:
NAVARRETE (ERRIOXA) - 2018ko azaroak 28.
INFORMAZIO OROKORRA
INFORMAZIO TEKNIKOA
IKUSKIZUN MOTA
Magia - Antzerkia - Ingurumen-hezkuntza.
PUBLIKO MOTA
Haur eta Lehen Hezkuntza.
GOMENDATUTAKO ADINA
03 urtetik aurrera.
IRAUPENA
50 minutu.
HIZKUNTZAK
Euskara edo gaztelania.
MUNTAI DENBORA
2,5 ordu.
DESMUNTAI DENBORA
Ordu bat.
BEHARREZKO GUTXIENEKO ESPAZIOA
4m zabalera X 4m sakonera X 2,20m altuera.
- Leku itxian antzezteko ikuskizuna. Leku irekirako galdetu mesedez.
- Eszenatokian eta lurrean burutzea posible.
- Konpainiak jarduera egiteko beharrezko guztia eramaten du.
- Aktore bat.
bottom of page