Eremu sekretua Sentsazioak

Ongi etorriak SENTSAZIOAK ikuskizunaren eremu sekretura. Emanaldiaren 10 sekretuak ezagutu itzazu.

01 – SINOPSIA

Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan… Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain? ​

Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain “smartphone” batekin besapean jaiotzen garela. ​​​

SENTSAZIOAK eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin. ​

Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin. Zuregan SENTSAZIOAK bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da. Altxa dezagun oihala!

SENSACIONES - Promo 1.jpg
h1.jpg
h4.jpg
h3.jpg
h2.jpg

02 – HODEI

Magoa, aktorea, umorista, aurkezlea eta showmana. ​

Txikitatik antzerki eta interpretazioagatik zaletasun handia garatzen du eta, 6 urterekin bakarrik, magia ikuskizun batean boluntario bezala atera eta gero mago izan nahi duela erabakitzen du. Hortik aurrera, antzerki ikastaro desberdinak egiten ditu eta, disziplina desberdinetako ezagutzak handitzeko, nazioarteko ilusionista askoren konferentzietara joaten hasten da.

2014an, 18 urterekin bakarrik, bere lehen urte profesionala 40 emanaldi baino gehiagorekin ixten du.

Espainiako Ilusionismo Elkarteko kide 2011tik, 2014an bere ikuskizun propioak ekoizteko eta banatzeko asmoarekin bere konpainia propioa sortzen du. Bere ikuskizunen helburua argia da: klixe eta iraganeko estereotipoetatik aldentzen dituen eta ilusionismoaren arteak hain beharrezkoa duen aurrerapausua baimentzen duen ideiak sortzea, beti magia eta umore konbinazioa aurkeztuz.

Bere proposamen propioetaz aparte, konpainia desberdinekin korpodukzio eta kolaborazioak egin izan ditu, hainbat ikuskizun familiarretako protagonista izanda, hala nola, “Niko, banpiro txiki bat” musikala non, magia egiteaz gainera, musikal familiar honetan abestu, dantzatu eta interpretatzen zuen.

Konpainia, ekoizpen eta ekitaldi desberdinentzako aholkulari magikoa izan da. Honetaz gain; telebista kate, udaletxe, erakunde eta maila nazionaleko enpresentzako proposamenak pertsonalizatu ditu. Bere enpresentzako ideia pertsonalizatuak Frantzian, Portugalen eta Alemanian burutu dira.

03 – IKUSKIZUNAREN ESTREINALDIA

SENTSAZIOAK ikuskizunaren gaztelaniazko bertsioa 2022ko maiatzaren 22an Iruñeako Gayarre Antzokian estreinatu zen. ​

Euskarazko bertsioaren estreinaldia 2022ko urriaren 01 eta 02an Donostiako Antzoki Zaharrean burutu zen.

04 – NOIZ SORTZEN DA IDEIA

2020ko udan, COVID-19 pandemiak eragindako konfinamendua eta gero, Hodeik bere bizitza nola aldatu zuen aztertzen hasi zen. Bere inguruko jendeak, 24 eta 30 urte bitartekoek, denbora luzez berriz elkar ikusteko zuten gogoaz hitz egiten egon eta gero, orain aurrez aurre egon baino, ordenagailu aplikazioen bitartez elkarretaratzeak antolatzea edo errealitate birtualeko jokuetara jolastea nahiago zuten. Konfinamendu aurreko kontaktua “kontaktu irreal” batengatik aldatu zela eta nola, hala ere, beraientzako nahikoa zen ikusi zuen.

Hortik aurrera bere ingurua begiratu zuen eta nola, nahiz eta 25 urte izan eta suposatzen den bezala teknologia ulertzeko adina izan, ulertu ezin zuen bilakaera batean murgilduta zegoelaz ohartu zen. Gazte talde bat banku batean eseriak, bakoitzak bere telefono mugikorrarekin jolasten; gurasoak terraza batean barrezka hauen haurtxoa bere baitan bilduta tablet bat begiratzen duen bitartean… Honi buruz hitz egitea beharrezkoa zela jabetzeaz lortu zuten antzeko irudi pila. Askotan aurrerapausu bat baino gehiago, atzerapausu bat dirudien bilakaera batean murgilduta gaudela ondorioztatu zuen.

SENSACIONES - Promo 4.jpg
SENSACIONES - Promo 5.jpg

05 – MAGIA

Landu nahi zen gaia harrigarriak, originalak eta ikuskizunaren estetikan aproposak diren magia ideiekin elkartzea ez zen lan erraza. Horretarako gutxi antzeztutako ideiak bilatu edo, kasu batzuetan, ilusionismoaren historiako klasiko handietatik abiatuz jokuak sortu ziren. Gidoiaren 6 bertsio egin dira eta bukaerako errepertoriora iritsi arte 4 joku alde batera utzi dira.

Gutxi antzeztutako ideietarako ikuskizuneko joku desberdinetan parte hartu duten Poloniako, Las Vegaseko eta Italiako sortzaileekin hitz egin zen.

Ideia propioak modu desberdinetan iristen dira. Hauetako bat, adibidez, 2020ko bukaeran Hodei, lagun batzuekin batera, kotxez Frantzia zeharkatzen egonda lagun batek hurrengo esaldia botatzean sortzen da: “Inoiz ez al duzue objetu honekin magiarik egin?”. Esaldi honetatik aurrera Hodeiren burua lanean hasten da eta Imanol (SENTSAZIOAK ikuskizunaren zuzendaritza laguntzailea eta bidai honetako lagunetako bat), kotxe horretan dagoen lagun ingeniari batekin, urte bat probetan eta ukituak ematen egon eta gero jaiotzen den idea zirriborratzen hasten da. Ikuskizun honetako zein ideia den asmatzen ausartzen zara?

DC 1.jpg

06 – LAN TEKNIKOA

Hodeik gaztetik antzoki baten barneko kontuengatik eta ikusleek ikusten dutena ahalbidetzen duen guztiagatik jakin-min handia izan du. Hori dela eta, eszenaratzea inguratzen duen guztia magia bezain garrantzitsua da.

Argiztapena, harrigarritasun eta dinamismoa ematen duena eta kolorez, mugimenduz eta kez eszenatokia betetzen duena. Emanaldian gertatzen den akzio bakoitzarekin perfektuki sinkronizatutako 20 aparailu baino gehiago, minutu bakoitzeko 5 eszena aldaketarekin, ikuskizun osoan 400 eszena desberdin baino gehiago gehitzen dutenak eta programatzen zortzi asteko lana suposatu dutenak.

Ikusleak inguratzen duen soinua, 80/90 hamarkadetako girora eramaten gaituen abesti ezaguterrazez betea. Gure butakan abestu eta dantzatzeko gogoa emango diguten abestiak. ABBAtik Tina Turnerrera edo Kylie Minoguetik Stevie Wonderrera.

Jantziak ekoizpen honetako atal garrantzitsua dira. Urte bat baino gehiago diseinatzen, sortzen eta egiten egon direnak. SENTSAZIOAK ikuskizunean 35 janzki baino gehiago daude.

WhatsApp Image 2022-04-27 at 3.21_edited.jpg
WhatsApp Image 2022-04-27 at 3_edited.jpg

07 – OMENALDIAK

Ikuskizunean bi omenaldi aurkitzen dira.

Hauetako lehenengoa, Herbert Levini, Nivelli Handia bezala ezagunagoa zenari, egindako omenaldia. Hodeik eszenatokian kontatzen duen moduan, 2017an Poloniara bidai bat egin zuen eta Auschwitz I y Auschwitz II (Birkenau)-ko kontzentrazio-esparruak ezagutu ahal izan zituen, non ilusionista honen istorioa ezagutu zuen eta etorkizunean omentzea promestu zen.

as1_edited.jpg
as2.jpg
Hodeik egindako argazkiak.

Bigarrena bere ikuskizun desberdinetan errepikatzen den omenaldia da. Hodeiren inspirazio nagusietako bat Disney nola etxe guztietara iristen den, nola jende gehienak identifikatuak sentitzeko pertsonai bat aurkitzea lortzen duten eta mundu osoan hauek banatuak dituzten parkeen atzean dagoen sortze-lana da. Honekin jolasteko, bere ekoizpenetan beti faktoriaren abesti bat sartzen du. Kasu honetan zein den ba al dakizu?

153281894_edited.jpg

08 – IMANOLO

“Imanolo”-ren zeregina publikoak ikusten duena baino askoz gehiago da. ​

Imanol Celigueta, publikoak ikusten duen laguntzaile despistatua eta gogogabea izateaz gainera, ikuskizuna funtzionatzeko pieza nagusia da. Errejidore bezala egindako lanak eszenatokian emanaldian zehar gertatu behar diren pausu guztiak beharrezko momentu zehatz horretan gertatzea posible egiten du. Argi bat piztea, musika bat hastea, elementu bat eszenatokitik ateratzea… dena Imanolen koordinaziopean dago. Gainera SENTSAZIOAK ikuskizunaren zuzendaritza laguntzailea da, sortze prozesu bitartean erabakiak hartzeko unean Hodeiren ondoan egon den pertsona da. ​

Hodeik magian hasi zenetik bere laguntzaileak eszenatokian pertsonalitate bat izatea nahi zuela argi zeukan, objektuak alde batetik bestera mugitzen zituzten pertsonak bakarrik ez izatea eta, magoarekin gertatzen zen bezala, publikoak hauekin enpatia sentitzea eta antzokitik pertsona hau ezagutzen ateratzea lortu nahi zuen. Horregatik Imanoloren papera oso garrantzitsua da, “mago laguntzaile”rol honetatik eta iraganeko estereotipo zahartuetatik aldendu egiten baita.

SENSACIONES - Promo 6.jpg

09 – JOKU EXTRA

Ikuskizunaren eremu sekretuan sartu izanagatik, Hodeik 6 urterekin bakarrik magian hasi zenean ikasi zuen lehenengo magia jokua erakutsiko dizue. Bere ama aurrean egin zuenerako hainbat hilabete pasa ziren… zuek lehenago lortzea ez da zaila izango.

Bideoaren bukaera ez galdu!

10 – IRITZIAK

Ikuskizuna zer iruditu zaizuen kontatu! Antzokian argazki bat egin eta zure iritzia gure sare sozialetan partekatu! Etiketatu! ​

#sentsazioak #hodeimagoa

Icono social Instagram
@magohodeimagoa
Facebook icono social
Odei Domingo
@magohodeimagoa
Skip to content