Formatu handia

SENTSAZIOAK Logo.png
SENTSAZIOAK - Kartela RGB.jpg

SINOPSIA

Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan... Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?

Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain "smartphone" batekin besapean jaiotzen garela.

SENTSAZIOAK eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin.

Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin. Zuregan SENTSAZIOAK bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da.
Altxa dezagun oihala!

EKOIZPENA - Cia Mago Hodei Magoa.

ZUZENDARITZA ETA GIDOIA - Odei Domingo. / ZUZENDARITZA LAGUNTZAILE ETA ERREJIDOREA - Imanol Celigüeta.

AKTOREAK - Hodei magoa (Ilusionista), Imanol Celigüeta (Eszenatoki laguntzailea). / ARGI ETA SOINU TEKNIKARIA - Pedro Vicuña. ARGAZKIGINTZA ETA BIDEOGINTZA - Santi Echeverría. / ESTUDIOKO ARGAZKIGINTZA - Eugenio Zúñiga.

OFF AHOTSA - Xabier Artieda. / DISEINU GRAFIKOA - Pedro Vicuña. / JANTZIAK - Harilan.

ILUSIOEN ERAIKUNTZA - Lee Alex, Jim Steinmeyer, Adrian Soler, La Factoría Mágica, Manolo Talman, Maili, Nano Tena.

KOLABORATZAILEA - Gayarre Antzokia Udal Fundazioa. / BANAKETA - Cia Mago Hodei Magoa, Txalo Produkzioak.

ZERI BURUZ HITZ EGITEN DA IKUSKIZUNEAN?
- Nola aldatu da berrien transmisioa eta "fake news" deituriko berriekin daukagun elkarbizitza.
- Sakelako telefonoan izan ditzakegun tresna mota desberdinak.
- Pantailari arreta guztia emateagatik gure inguruarekiko aurrez aurreko komunikazioa nola galtzen ari garen.
- Berehalakotasuna erosketetan eta auzoko denden desagerpena.
- Tresna teknologiko guztiak analogikoak baino hobeagoak direlaren konbentzimendu faltsua.
- Sarean gure datuak uztearen arriskua eta nola hauek baimenik gabe erabiliak izan daitezke.

Estreinaldia:
GAYARRE ANTZOKIA (IRUÑEA) - 2022ko Maiatzak 21.

Euskarazko estreinaldia:
ANTZOKI ZAHARRA  (DONOSTIA) - 2022ko Urriak 01 eta 02.

IKUSKIZUNAREN DOSIERRA

DOSIER PEDAGOGIKOA

KARTELA

FITXA TEKNIKOA

PUBLIKOAK ESANDAKOA:

OPINIONES.jpg
SENSACIONES - Promo 4.jpg
SENSACIONES - Promo 5.jpg

INFORMACIÓN GENERAL

INFORMACIÓN TÉCNICA

MODALIDAD DEL ESPECTÁCULO
Magia - Teatro - Comedia - Grandes ilusiones - Visual.

TIPO DE PÚBLICO
Familiar.

EDAD RECOMENDADA
A partir de 05 años.

DURACIÓN
80 minutos.

IDIOMAS
Castellano o euskera.

DURACIÓN MONTAJE
6 horas.

DURACIÓN DESMONTAJE
1,5 hora.

MEDIDAS MÍNIMAS DEL ESPACIO DE ACTUACIÓN
7m ancho X 5m fondo X 5 metros alto. 

 

- Espectáculo para sala.
- Ficha técnica adaptable a las características y relación de materiales del espacio.
- 2 actores + 1 técnico.

·

 

INFORMAZIO OROKORRA

INFORMAZIO TEKNIKOA

IKUSKIZUN MOTA
Magia - Antzerkia - Komedia - Ilusio handiak - Bisuala.

PUBLIKO MOTA
Familiarra.

GOMENDATUTAKO ADINA
05 urtetik gora.

IRAUPENA
80 minutu.

HIZKUNTZAK
Gaztelania edo euskara.

MUNTAI IRAUPENA
6 ordu.

DESMUNTAI DENBORA
1,5 ordu.

BEHARREZKO GUTXIENEKO ESPAZIOA
7m zabalera X 5m sakonera X 5 metro altuera. 

 

- Aretorako ikuskizuna.
- Espazioaren materialera moldagarri den fitxa teknikoa eskuragai.
- 2 aktore + teknikari bat.