- KONFINAMENDU EGUNETAN MAGIA -
GURE IKUSKIZUNAK PUBLIKORA IRISTEKO MODU BERRIA GARAI ARRARO HAUETAN.
30 ekitaldi baino gehiago eginak lehenengo 25 egunetan, 4.000 ikusle harritu dira jada.
"Aurrerapena berritzea da"
Miguel de Unamuno

A AUKERA
sofatik magia ikasten
(MAGIA TAILERRA)
Hodei magoak magia tailer oso berezia aurkezten digu, etxean ditugun materialekin egin ahal izago ditugun jokuez betea. Hauek egin eta gero xehetasun guztiekin azaldu egingo ditu, horrela beharrezko elementuak hartu eta fabrikatu, entsaiatu eta azkenean... antzeztu ahal izango ditugu.
Familian egiteko jarduera bikaina baina, gainera, publiko helduarentzat ere erakargarria, ziur jokuak bai txiki bai helduak harrituko dituztela.
XEHETASUNAK
- Erabiliko diren materialak: guraizeak, kola, koloretazko paperak, edalontziak, zilarrezko papera, zotzak, eta abar.
- Iraupena: 30 minutu.
- Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
- Publiko familiarra.
- Eskuragai bertsio grabatua edo zuzenekoa.





B AUKERA
ETXETIK MAGIA
(MAGIA IKUSKIZUNA)
Hurbileko magia ikuskizuna, non kartak protagonistak izango dira. Hodeik aurreko ekoizpenetan ez aurkeztutako jokuak, guztiz berriak egoerarako sortuak. Plan polita dirudi arratsalde desberdina pasatzeko, ezta?
Publiko guztietara zuzendua eta non konpainiaren garrantzizko markak agertuko dira, umorea eta parte-hartzea, bai, nahiz eta publikoa urrun egon pantailan zehar hartuko dute parte jokuetan.
XEHETASUNAK
- Joku berriak, bisualak eta dinamikoak.
- Iraupena: 30 minutu.
- Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
- Publiko familiarra.
- Eskuragai bertsio grabatua edo zuzenekoa.





C AUKERA
PACK: TAILERRA + IKUSKIZUNA
GEHIEN ESKATZEN DUTENA
Aukera honen bitartez bi jarduerak elkarrekin izan ahalko dituzu, bai momentu berdinean eskaintzeko, bai egun desberdinetan aurkezteko, "magia ziklo birtual" bat sortuz.
* Beharrezko informazio tekniko guztia jasotzeko, bideoen entregari buruz, zuzenean egiteko aukerei eta hauen funtzionamenduei buruz, edota beste edozein kontuei buruz galdetu nahi izatekotan, konpromezurik gabe gurekin kontaktuan jarri eta plazer bat izango da beharrezko guztia azaltzea.
646 236 649 / info@magohodeimagoa.com