top of page
Odei Domingo
Odei Domingo
Mago
Hodei
Magoa
Inicio
Trayectoria
Espectáculos
Empresas
Contacto
Agenda
Euskera
Hasiera
Ibilbidea
Ikuskizunak
Kontaktua
Agenda
Euskera
Use tab to navigate through the menu items.
IKUSKIZUNAK
Formatu handia.
Formatu ertaina.
Formatu txikia.
Proposamen hezigarriak.
Formatu handia
Formatu handia
SENTSAZIOAK
Gehiago irakurri
Hodei magoak teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Eszenaratze bisual batez hornitutako show handia; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten magia ideia handiekin.
MAGIC MELODY
Bandentzako ikuskizun desberdin eta ahaztezina. Hodeik, Luis Orduñaren zuzenketa musikalarekin, edozein musika bandarekin egin ahal izateko kontzertu magiko hau diseinatu du. 80 minutu baino gehiago non musikariek, era berean, magia egingo dute.
Gehiago irakurri
Formatu ertaina
Formatu ertaina
HARRITZEAREN ABILEZIA
Hodeiren lau azken ikuskizunetako ideia hoberenak zerbait paregabea lortzeko elkartzen dira, magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatuko gaituen ikuskizuna... ilusionatzen dute, engainatzen dute? Nork daki? Inpaktu handiko ekoizpena; joku landu, ilusio handi eta ideia originalekin.
Gehiago irakurri
AGERPENA
Gazte eta helduentzako mentalismo ekoizpena, Hodeirengan ohikoa den komedia eta traketasuna daraman espiritismo kutsuarekin. Antzokietan ez ezik, leku nabarmenetan, hala nola, plazetan, gazteluetan, elizetan edo gotorlekuetan antzezteko bikaina.
Gehiago irakurri
Formatu txikia
Formatu txikia
TUTTI-MAGIA
Gehiago irakurri
Ongi etorriak ilusionismoaren munduko disziplina desberdinen arteko ibilbide honetara; manipulaziotik mentalismoraino, arrisku-jokuetatik egoera barregarrietara pasatuz. Parte-hartzez beteriko ikuskizuna, non publikoa magoa bezain protagonista izango da.
%100 HODEI
"Ordu magikoa" saioarekin 200 emanaldi baino gehiago egin ondoren, Hodei magoaren formatu txikiko ikuskizun berria iristen da. Bere umore eta ironia askatuko dituen pertsona bakarreko showa, txiki eta helduentzat esperientzia dibertigarri eta ahaztezina promesten dituen ilusio berriekin.
Gehiago irakurri
Proposamen hezigarriak
Proposamen hezigarriak
SENTSAZIOAK
-
Eskola bertsioa
Gehiago irakurri
Aretorako formatu handiko SENTSAZIOAK ikuskizunaren eskola bertsioa. Hodeik teknologia berriak aztertzeko erronka onartzen duen ikuskizuna. Zibersegurtasunari, teknologiaren erabilerari eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egingo duen show handia.
URAREN SEKRETUAK
Gehiago irakurri
Magia ikuskizun hezigarria, oso parte-hartzailea, non uraren zikloa, bere garrantzia, bere erabilera desberdinak, aurrezte beharra eta kutsadura lantzen dira. Gainera, landutakoa errepasatu ahal izateko bertaratutako bakoitzak etxera koaderno hezigarri bat eramaten du.
ESKOLAN MAGIA
Gehiago irakurri
Eskoletan magia egiten ikasitakoari esker, ikasleen adinetara eta kopurura guztiz pertsonalizatutako ikuskizun batean magia profesionala ikastetxeetara eramateko aukera aurkezten dugu. Horrela, bi saio ez dira inoiz berdinak izango eta beti aukera guztiak probestuko dira.
MAGIA TAILERRAK
Txikiak ginela askok magia egin nahi genuen baina, kasu honetan, hau magia ikastea baino askoz gehiago da. Hodeik bere sekretuak kontatu, gure eskuekin fabrikatu eta tailerra emanaldi txiki batekin bukatzen dugun bitartean, balore desberdinak landuko ditugu eta trebetasun sozialak ikasiko ditugu.
Gehiago irakurri
bottom of page