top of page
ODEI DOMINGO
Magoa, aktorea, umorista, aurkezlea eta showmana.

Txikitatik antzerki eta interpretazioagatik zaletasun handia garatzen du eta, 6 urterekin bakarrik, magia ikuskizun batean boluntario bezala atera eta gero mago izan nahi duela erabakitzen du. Hortik aurrera, antzerki ikastaro desberdinak egiten ditu eta, disziplina desberdinetako ezagutzak handitzeko, nazioarteko ilusionista askoren konferentzietara joaten hasten da.
2014an, 18 urterekin bakarrik, bere lehen urte profesionala 40 emanaldi baino gehiagorekin ixten du.
Espainiako Ilusionismo Elkarteko kide 2011tik, 2014an bere ikuskizun propioak ekoizteko eta banatzeko asmoarekin bere konpainia propioa sortzen du. Bere ikuskizunen helburua argia da: klixe eta iraganeko estereotipoetatik aldentzen dituen eta ilusionismoaren arteak hain beharrezkoa duen aurrerapausua baimentzen duen ideiak sortzea, beti magia eta umore konbinazioa aurkeztuz.
Bere proposamen propioetaz aparte, konpainia desberdinekin korpodukzio eta kolaborazioak egin izan ditu, hainbat ikuskizun familiarretako protagonista izanda, hala nola, "Niko, banpiro txiki bat" musikala non, magia egiteaz gainera, musikal familiar honetan abestu, dantzatu eta interpretatzen zuen.
Konpainia, ekoizpen eta ekitaldi desberdinentzako aholkulari magikoa izan da. Honetaz gain; telebista kate, udaletxe, erakunde eta maila nazionaleko enpresentzako proposamenak pertsonalizatu ditu. Bere enpresentzako ideia pertsonalizatuak Frantzian, Portugalen eta Alemanian burutu dira.




































CIA MAGO HODEI MAGOA
Magia eta umorea, proposamen berritzaile eta erritmo altuarekin konbinatuta, emaitza originala bermatzen duten ikuskizunak.
Formatu txiki, ertain eta handiko ekoizpenak; proiektu hezigarriak eta ideia pertsonalizatuak. Beraien lana urteroko 100 emanaldi baino gehiagogatik eta 20.000 ikusle gainetik bermatua dago.
Konpainian ideiak guztik garatzen dituzte; efektu magikoen sorkuntzatik bai artistikoki bai teknikoki kalitate altuko eta dotorea den emaitza lortzeko beharrezkoa den alderdi teknikoraino.
NABARMENAK

ARTISTA MAGIALDIA 2018, 2019, 2020, 2021 eta 2022 JAIALDIETAN
Nazioarteko magia jaialdi garrantzitsuenetariko bat. Bertan HARRITZEAREN ABILEZIA, TUTTI-MAGIA eta ORDU MAGIKOA ikuskizunak antzeztu dira.
Gainera, maila nazionaleko magia, zirku, antzerki eta umore jaialdi desberdinetako parte-hartzailea izan da.



EKOIZTUTAKO IKUSKIZUNAK
2014 - Hodei magoaren magia.
2015 - Ordu magikoa.
2017 - Ilusioaren indarra.
2018 - Uraren sekretuak.
2018 - Magic Melody.
2018 - Tutti-magia.
2019 - Ezinezkoaren logika.
2020 - Harritzearen abilezia.
2021 - Eskolan magia.
2022 - Sentsazioak.
2022 - %100 Hodei.
bottom of page