top of page

Proposamen hezigarria - Formatu txikia

ZER DA ESKOLAN MAGIA?
Eskoletan magia egiten ikasitakoari esker, ikasleen adinetara eta kopurura guztiz pertsonalizatutako ikuskizun batean magia profesionala ikastetxeetara eramateko aukera aurkezten dugu. Modu honetan, bi saio ez dira inoiz berdinak izango eta bet aukera guztiak probestuko dira.
Kalitatezko magia profesionala eskolan!

LEKURA EGOKITUTAKO PROPOSAMENA
Ez da berdina mago bat ikastetxean eta mago bat antzoki edo plaza batean ikustea. Hortaz, errepertorioa ez du berdina izan behar. Mago baten emanaldia ikusten egon eta magia egiteko besorako gillotina bat ateratzen duela imajinatzen duzu? Nik ikusi dut eta, agian, ikastetxe bat ez da hau egiteko tokia.
Gure proposamena non egingo den kontuan hartutako errepertorioa dauka, hortaz, labanek, ezpatek, suak eta antzeko elementuek ez daukate zentzurik... oso zaila izango litzateke magoa honekin ikusi ostean ikasleria gazteari honekin jolastu behar ez dela azaltzea.

GUZTIZ PERTSONALIZATUA
Magia arte oso zabala da, 3 urteko haur bat eta, momentu berdinean, 70 urteko helduaren atentzioa bereganatu dezake, baina, argi dago, biak ez dira gauza berdinekin harritzen. 12 urteko ikasle bat haur publikorako zuzendutako joku batekin aspertuko da eta, hauek, ez dituzte helduen jokuak ulertuko.
Gure pertsonalizatzeko moduari esker, ikasleak bi edo hiru taldetan bananduz, denek esperientzia %100ean disfrutatzea lortu dezakegu, emanaldi batetik bestera ez bakarrik errepertorioa, baita ikaslearekin aritzeko modua moldatuz.
Ikasleak bi/hiru multzoetan banatzea posible ez izatekotan, etorritako guztiek bere uneak izateko eta emanalditik kanpo ez sentitzeko egokituko dugu emanaldia.

DENBORA LUZEZ GOGORATUKO DUTEN ESPERIENTZIA
Proposamen hau Balentzia, Alikante, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Zamora, Leon, Salamanca, Albacete, Madril, Zaragoza, Huesca, Errioxa, Kantabria eta Asturiaseko ikastetxeak bisitatu ditu.
Etortzen diren ikasleei zuzenduta egotean, ikuskizunak daukan indarrari esker egun bakoitza "festa handi batean" bihurtzea lortu dugu.
Gainera, egunero eraldatzen doan emanaldia izatean, jada errepertorio desberdinarekin ikastetxe batzuetan errepikatu dugu.
Estreinaldia:
SALAMANCA - 2021eko ekainak 11.
Gure ekoizpen bateko bideo orientagarria:
INFORMAZIO OROKORRA
INFORMAZIO TEKNIKOA
IKUSKIZUN MOTA
Magia - Antzerkia - Komedia - Parte-hartzea.
PUBLIKO MOTA
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza.
GOMENDATUTAKO ADINA
03 urtetatik aurrera (18 urtera arte).
IRAUPENA
50 minutu.
HIZKUNTZAK
Euskara eta gaztelania.
MUNTAI DENBORA
2 ordu.
DESMUNTAI DENBORA
Ordu bat.
MEDIDAS MÍNIMAS DEL ESPACIO DE ACTUACIÓN
5m zabalera X 4m sakonera X 2,20m altuera.
- Espazio ireki eta itxian antzegarri den ikuskizuna.
- Eszenatoki eta lurrean egin daiteke.
- Konpainiak jarduera aurrera eramateko beharrezko guztia eramaten du.
- Bi aukera: aktore bat eta bi aktore.
bottom of page