Odei
Leire
Erik

Odei Domingo

Magoa, aktorea, umorista, aurkezlea eta showmana. Bere burutik eszenatokian ikusten diren erokeriak ateratzen dira.

8 urtekin lehenengo interpretazio klaseak jaso zituen eta hauei hainbat magia eta antzerki kurtso jarraitu zieten. Irudi eta Soinua ikasten du ere, bere ikuskizunetako atal teknikoa ezagutu ahal izateko.

Txikitatik irrika handia sentitzen zuen ikuskizunaren munduagatik, etxeko egongelan "emanaldiak" egiten zituelarik. 11 urtekin bere lehenengo ikuskizuna egiten du publikoaren aurrean; 2014an bere konpainia profesionala sortu arte.

Leire Tejero

Bere lana eszenatokian ikusten dena baino askoz gehiago da. Taldea koordinatzen du, beti adi dago eta ez zaio ezta bat ere pasatzen.

 

Haur Hezkuntzako Magisteritzan graduatua, zein ikasketa hobeagoa umeak bikain ezagutzeko.

 

2015ean ikuskizunaren munduan hasten da, zuzenean Hodeiren eskutik, magia eta hezkuntza batzen dituen proiekturako. Taldean hain ongi sartu zen, gaur egiten duen lanerako beharrezkoak diren ezagutza artistiko eta tekniko guztiak eskuratu zituela. Bere ilusio eta ahaleginak direla eta Hodeiren ezinbesteko lankidea bihurtu da.

Erik Aldaz

Berari esker egunero entzun eta ikusten zaigu. Gainera argazkigintza eta bideogintza zuzendaria da, gure ikus-entzunezko proiektu guztiek bere izena daramate.

Ikasketa luzeak ditu, zeinen artean Irudi eta Soinua edota Argazkigintza nabarmentzen dira.

 

Ikuskizunaren munduan 2011n hasten da, musika talde bateko abeslaria izanda. 2015ean, taldea desagertu ondoren, eszenatoki-laguntzaile bezala sartzen da konpainian. Pixkanaka bere erantzukizunak handitzen dira, ekoizpen guztien atal teknikoaren arduraduna izan arte.

Ibilbide profesionala

2006

Magiaren munduarekiko zirrara pizten zaio, bere pasioa dela ohartzen da eta ikuskizun txikiak egiten hasten da etxean.

2007

Nafarroako Antzerki Eskolan interpretazio klaseak jaso eta Nafarroako Ilusionismo Elkartean sartu ondoren, publiko aurreko bere lehengo emanaldia egiten du familia ospakizun batean. Hilabete gutxi pasata publiko ezezagunaren aurrean hasten da eta gutxinaka emanaldiak zale-moduan egiten hasten da, "Hau da magia" eta "Magia leku guztietan zehar" izenburututako ikuskizunekin.

2014

Bere konpainia propioa sortzen du, Cía Mago Hodei Magoa, zeinarekin bere ideiak errealitate egitea eta ahal den publiko gehienera iristea bilatzen du.

2014

Bere lehenengo ikuskizun profesionala estreinatzen du, "Hodei magoaren magia", zeinarekin bere lehenengo emanaldiak lortzen ditu eta hutsune txiki bat izaten hasten da Iruña inguruko programazioetan.

2015

"Ordu magikoa" ikuskizuna antzezten hasten da eta lehenengo udaletxe eta antzoki garrantzitsuak berarekin lanean hasten dira. Ekoizpen hau gaur egun biran jarraitzen du, hainbat aldaketekin baina hasierako espiritua mantentzen.

2015

Irrien Lagunak, euskarazko haur-entretenimenduko enpresa, Hodeirekin batzen da "Hodei magoa eta Tiritatxo" ekoizteko, haurrentzako magia ikuskizuna zeinean Hodei enpresako pertsonai nagusietako batekin agertzen da eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen, enpresaren sortzaileen, abestiak eta dantzak tartekatzen dira. Ikuskizun hau 2017ra arte dago biran eta honi esker Hodeik Euskal Herriko panorama artistikoan presentzia lortzen du.

2015

Iruñako Kulturbusaren aurkezpenean hartzen du parte, Barañaingo Auditoriumak, Gayarre Antzokiak, Baluarte Auditoriumak eta Huarteko Arte Guneak bultzatutako ekimen kulturala. Urte honetan Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Kilometroak jaietara bere emanaldia eramaten du, 1000 pertsona baino gehiagoko publikoaren aurrean antzeztuz.

2017

"Ilusioaren indarra" aurkezten du, bere lehenengo antzerti-obra non originaltasuna eta zerbait berria erakustea bilatzen du, horretarako eszenaratze desberdina bilatzen du, erritmoz eta umorez betea.

2018

TDiferencia antzerti-konpainiak Hodeirengan konfidantza ipintzen du "Niko, banpiro txiki bat" familia osorako musikala egiteko, non magia, antzerkia, kantua eta dantza batzen dira eta non Hodei, aholkulari magikoa izateaz gain, pertsonaia protagonistarena egiten du.

2018

2018ko abenduan bere asmo handiko proiektuetako bat burutzen du: "Magic Melody". Magia ikuskizuna zeinean musika zuzenean jotzen da. Horretarako, Hodei​k Haize Berria Bandarekin partekatzen du eszenatokia, 30 musikari baino gehiagoko bandarekin.

2019

2019an "Ezinezkoaren logika" estreinatzen du, formatu handiko bere lehenengo ikuskizuna, zeinari buruz hurrengoa esaten du: "azkenik, txiki izanda magoa izan nahi nuenean amets egiten nuena lotu dudala esan dezaket".

  • Black Facebook Icon
  • Negro Twitter Icono

#MagoHodeiMagoa

Volver arriba

Gora itzuli

© 2018 by Cía Mago Hodei Magoa